Hondarribiak kultur ekitaldien agenda zabala prestatu du uztaila eta abuzturako

0

Hondarribiko Udalak uztaila eta abuzturako ekitaldi sorta zabala antolatu du. Horren berri eman dute gaur prentsaurrekoan Txomin Sagarzazu Alkateak eta Juan Luis Silanes Kultura zinegotziak.

“COVID-19aren pandemiak sortu eta ekarri duen guztiak eragin nabaria izan du guztiongan. Tentsio batean bizi gara guztiak, bai Udala baita hiritarra ere. Egoera berezia da denontzat, eta pandemiak zerbait erakutsi badigu, epe luzera gauzak iragartzea ez dela erreza. Hori dena kontutan hartuta, eta hauteskundeak pasa berri direla, horregatik aurkezten ari gara uztailaren erdian uztaila eta abuzturako kultur ekitaldien agenda” dio Txomin Sagarzazu Alkateak.

“Bizitzen ari garen osasun eta gizarte egoera uneoro kontutan hartu behar dugu. Horregatik, kultur eragile eta alderdi politiko desberdinekin batera antolatzen ari garen programazioa saiatuko gara aurrera ateratzen, baina beti ere osasun neurriak hartu behar badira egoera aldatuko dela kontutan izanda, Gipuzkoako zenbait herritan gertatzen ari den moduan” gehitu du Sagarzazuk.

Juan Luis Silanesek esan duenez, “denetarik saiatu gara jasotzen gure agendan, inolaz ere ahaztu gabe zer nolako egoeran gauden. Kanpo ekitaldiak eta barruko ekitaldiak antolatu ditugu. Kanpo ekitaldietarako Kasino Zaharreko lorategiak eta Baluartea hautatu ditugu, eta eguraldi txarra eginez gero, Soroetako frontoia. Gehienez 400 aulki jarriko dira Kasino Zaharrean eta 60 Baluartean, eta osasun neurri guztiak hartuko dira, sarrera batekin eta irteera beste aldetik. Ikusleak nahitaez maskararekin joango dira. Sarrera edo gonbidapenak beti ARMA PLAZAn edo Kutxabank-en hartu ahal izango dira”.

“Barneko ekitaldiak Itsas Etxea Auditoriumean egingo dira. %60ko aforoa erabili ahal izango dira, eta noski, garbiketa zein osasun neurriak zehatz-mehatz beteko direlarik”.