Hondarribiko gazteak martxan daude berriz ere!

0

Urtero bezala, Hondarribian Udajolas eta Udabentura programak aurrera doaz. Bizi garen egoera dela eta, aldaketa batzuk egin dira baina izena eman zuten Hondarribiko ume eta gaztetxo guztiek 15 egunez lagunekin egoteko, disfrutatzeko, jolasteko eta kanpoan jarduerak egiteko aukera ezinhobea izango dute.

Futbol txapelketa, Kayak irteera, jolasak…Sainduako Gaztelekuak ere ekintzak antolatzen ditu uzailan zehar, bertan parte hartzeko izena eman behar dute gazteek. Uztaila bukaeran “Konkis” antolatuko dute Hondarribian zehar, parte hartzeko uztailaren 23a baino lehen izena eman behar da.

Prebentzio Komunitarioko hezitzaileek “Uztailean ere jolas” programa antolatu dute astelehen eta astearte arratsaldeetan udan bizitza osasuntsua bultzatzeko. Hemen, gaztelekuan bezala, izena eman behar da ekintzetan parte hartzeko.