‘Maitena’ euskal opera etxera itzuliko da

0

Euskal ondare lirikoa berreskuratzeko kanpaina aurkeztu dute gaur goizean. Bizkaiko Euskara, Kultura eta Kirol diputatu Lorea Bilbaok, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailburu Bingen Zupiriak, Petronor Innovación-eko kudeatzaile Elías Unzuetak eta Bilboko Koral Elkarteko kudeatzaile Iñigo Alberdik indarrak batu dituzte, Euskalopera proiektuarekin euskal ondare lirikoaren berreskurapena bultzatzeko. Horrek IBS Artist-ek eskuizkribuak argitaratzea eta diskoak grabatzea ekarriko du. BOS Bilboko Orkestra Sinfonikoa gogo biziz atxiki zaio ekimen honi, baita inguruko artistak ere, hizkuntzaren eta generoaren estetikaren jakitun. Horientzat, halako produkzioak oso interesgarriak dira euren ibilbiderako.

ARGUMENTUA

Eszena Mendiburu baserrian kokatua dago, Lapurdiko natura bete-betean. Bertako nagusiak, Piarres nekazariak, Maitena alaba Ganitxekin ezkondu nahi du, Maitenarekin maiteminduta dagoen gizarte-klase oneko gaztearekin. Aitzitik, alabaren bihotza Domingo pilotariak du hunkitua. Domingo Txirolen semea da, ospe txarreko gizona bera. Maitemindutako bikoteak, aitaren asmoen kontra eta Ganitx etsita utzirik, Buenos Airesa joatea erabakiko du. Bertan, Domingok arrakasta lortuko du bere lanbidean. Halere, Ameriketan bost urte igaro eta gero, Marinak, senarra eta seme bakarra galdu eta gero, bere jostun-lanbidea utzi eta jaioterrira itzultzea erabakiko du. Etxean, aitak oraindik ere gaitzesten duela ikusiko du eta alde egitea erabakiko du. Azken unean, baina, aitak hausnartu eta geratzeko eskatuko dio, Ganitxekin ezkontzeko, hark ez baitu sekula Maitena ahaztu.