San Martin kalea itxi da Donostian Topoaren obrengatik

0

Atzoko gaua Donostiako Easo kalea gaurko lehen orduan irekitzeko aprobetxatu da, Topoaren saihesbidea Miraconcha-Easo tartean eraikitzeko lanak direla eta itxita egon dena. Era berean, San Martin kalea itxi da. Easo kalea irekitzeak hiriaren erdigunea ez pilatzea ekarriko du eta neurri batean San Martinen itxitura arinduko du.

Easotik, autobus gehienak Askatasunaren hiribidetik hirigunera doan bidean ibiliko dira, baita taxiak, larrialdiko ibilgailuak, obrakoak, motorrak, inguruko aparkalekuen titularrak eta baita txandakako aparkalekua bilatzen duten ibilgailuak ere.

San Martin kalea erabat moztu da Urbieta eta Hondarribia arteko tartean. Egoera horrek urtebete inguru iraungo du, eta urte horretatik aurrera, partzialki berrireki ahal izango da.