Urola Kostako Udal Elkarteak organikoaren eta errefusaren edukiontziak irekita mantenduko ditu udan

0

Urola Kostako Udal Elkarteak, Covid-19ari aurre egiteko aurretiaz hartutako segurtasun-neurriei jarraiki, organikoaren eta errefusaren edukiontziak udan ere irekita mantentzea erabaki du.

Lourdes Salsamendi Udal Elkarteko lehendakariak adierazi duenez, “ezin gara lasaitu Covid-19aren aurrean mantendu beharreko segurtasun-neurriei dagokienez; hori dela eta, errefusa eta organikoaren edukiontziak irekita egongo dira, herritarrei hondakinak gaika botatzea errazteko asmoz”.

Udal Elkarteak dei eginten die herritarrei edukiontziak behar bezala erabil ditzaten, hondakin bakoitza behar bezala sailkatuz. “Hondakinak behar den bezala sailkatzen jarraitu behar dugu; frakzioak bereizita, dagokien edukiontzian. Erabat debekatuta dago poltsak edukiontzien kanpoaldeetan uztea.  Edukiontzi guneak maiz ari gara desinfektatzen” nabarmendu du lehendakariak.