Vicky Piñeiro, larunbateko estropadako aurrekalari onena

0

Portaletas Lagun Artea Saria jaso zuen Vicky Piñeiro Orioko arraunlariak, estropadako aurrekalari onenari antolatzaile Kaiarriba-Donostiarra elkarteak ematen dion saria, hain zuzen ere.

Asteburu gazi-gozoa izan da pasa dena Orio Arraunketa Elkarteko emakumezkoen talderarentzat, batean bale eta bestean kale egin baitzuten. Caixabank bandera etxera ekartzea lortu zuen Orioko txalupak, larunbatean Donostian denbora onena eginda.

Igandean, ordea, nesken taldeari ihes egin zion Petronor Banderak Zierbenan, Donostiarrak indartsu dagoela erakutsi baitzuen garaipena lortuta.