Guztira 4190 pertsona aurkeztu dira Ertzaintzako eta Udaltzaingoko hautaprobetara

0

Onartuta zeuden 5.550 izangaietatik 4190 aurkeztu dira Ertzaintzako 700 plazetako bat eta Udaltzaingoko 111 plazetako bat eskuratzeko deialdi bateratuko hautaprobeta.

Hasiera batean martxoaren 14an ziren egitekoak proba hauek, baina atzeratu egin behar izan ziren prebentzio-neurri gisa Osasun Sailak emandako gomendioei jarraituz, koronabirusa kutsatzea eragozteko. Probak Barakaldoko Bilbao Exhibition Centerreko bost pabiloitan egin dira, segurtasun-tartea bermatu ahal izateko. Horrez gainera, bi sarbide jarri dira, BECen iparraldera eta hegoaldera, eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako pertsonala arduratu da azterketa egitera hurbildu diren eta maskara jantzita eraman behar zuten izangaiei gel hidroalkoholikoa banatzeaz.

“BECen egindako beste azterketa batzuetan bezala, kasu honetan ere dagozkion osasun-neurriak hartu eta egokitu dira hautaprobak segurtasunez egin ahal izateko”, adierazi du Segurtasuneko sailburuak, eta gogorarazi du proba fisikoak irailean egingo direla eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako prestakuntzari 2021eko urtarrilean ekingo zaiola.