Ostalaritzako neurri murriztatzaileak Tolosa, Zarautz eta Eibarrera zabaldu ditu Osasun Sailak

0

Ordizian ostalaritzaren arloan hartutako neurri murriztaileak Zarautz, Tolosa eta Eibar herrietara zabaltzea erabaki du Osasun Sailak. Neurriak bihartik aurrera aplikatuko dira, eta maskarak nahitaez erabiltzeari dagokionez gaur hartutakoen osagarriak dira, besteak beste.

Herri horietan, ostalaritza-establezimenduen edukiera % 50era mugatzen da, barran kontsumitzea debekatzen da, eta establezimeduek, gehienez ere, 23.30etan itxi beharko dute. Txokoei eta elkarte gastronomikoei aplikatzen da neurria
Gainera, jaiak, dantzaldiak eta ekitaldi herrikoiak bertan behera geratuko dira.

Bestalde, Osasun Sailak eta Osakidetzak Zarautzen uztailaren 8an eta 12an ikasturtearen amaierako ospakizunetan parte hartu duten pertsonei eskatu diete etxean egon daitezela, ez dezatela kontakturik izan arriskuko pertsonekin, eta jar daitezela harremanetan beren osasun-zentroarekin PCR proba bat egin diezaieten.