Taldeka Digitala programaren edizio berri batean aurrez izena emateko epea zabalik da

0

Taldeka Digitala programaren edizio berri baterako aurrez izena emateko epea ireki du Enplegu eta Ekintzailetzaren Foru Agentziak. Eremu digitalean ekintzailetza-proiektuak bultzatzeko ekimena da.

Dema agentziak, Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasuna Sustatzeko Sailaren mendekoak, uztailaren 19ra arte izango du irekita aurreinskripzioak egiteko epea, eta informazio gehiago eskaintzen du 94 418 90 55 telefonoan.

Taldeka Digitala programaren helburua da eremu digitaleko jarduerei lotutako negozio-ideia bat abian jarri nahi duten pertsonak lan-arloan aktibatzea, eta ekiten irakastea.  Ekintzailetza-taldeko kideek prestakuntza, laguntza eta mentoring-a jasoko dute, eta enpresa berrietan gauzatuko diren ekimenak eta sinergiak sortzen lagunduko dute.

Taldeka Digitalak mundu digitalean ekiteko tresnak, metodologiak, ikuspegiak eta gomendioak emango dizkie parte-hartzaileei. Ingurune horretan autoenplegurako aukerak ugaritu egiten dira.  Programak merkatu berriak, ekintzailetza digitalaren ekosistema, haren abantailak eta finantzaketa-aukerak ulertzeko aukera emango die, besteak beste.

Programa hau langabezian, enplegua hobetzen edo ikasten ari diren Bizkaiko pertsonei zuzenduta dago.  Aldez aurretik mundu digitalarekin lotutako enpresa-ideia bat izatea balioetsi daiteke, baina ez baztertzailea, Taldeka Digitalean sartzeko.  Negozio-ideia digitala izan daiteke jatorriz (app, game, programa, e-commerce), edo sektore tradizional bateko osagai baten garapen edo eraldaketa digitala izan daiteke. Era berean, ez da beharrezkoa izango teknologiarekin lotutako prestakuntza espezifikoa izatea.