Innobasquek espezializazio adimentsuko estrategiaren aukerak azalduko ditu doan

0

RIS3 Euskadi espezializazio adimentsuko euskal estrategiak eman diezaiekeen hazteko aukerari buruzko prestakuntza programa osoa egiteko aukera eskaintzen die entitate bazkideei Berrikuntzaren Euskal Agentzia- Innobasquek.

Prestakuntza, doakoa, hamabi ikastaroz dago osatuta, zeinak webinario bitartez emango diren ordu eta erdiko saioetan, uztailetik abendura.

Ekimenaren helburua da RIS3 (Research & Innovation Smart Specialisation Strategy) lehentasunei lotutako berrikuntza-proiektuak sustatzen laguntzea. RIS3 Euskadi estrategiak I+G+b-ko zazpi arlo identifikatu ditu: fabrikazio aurreratua, energia, biozientziak/osasuna, elikadura, hiri habitata, ekosistema eta industria kulturalak eta sormenekoak.

Prestakuntza horretan zehar, Euskadik arlo horietako bakoitzean dituen lehentasun estrategikoetan sakontzeaz gain, parte hartuko duten entitateek berrikuntza arloko oinarrizko hainbat gairen inguruan ikasiko dute, negozio-eredu berriak, I+G+b-ari lotutako kontzeptuak, berrikuntza bultzatzeko tresnak eta nazioartekoratzea edo merkatuaren berrikuntza, besteak beste.

Ikastaroetan, horiez gain, jardunbide egokien kasuak ere aztertuko dira, eta baita jarduera eremu bakoitzerako erakunde berritzaileei laguntzeko Europako programa publikoak eta pribatuak ere. Era berean, ikastaro berezi bat sartu da, Horizonte Europa programa marko berria osatzen duten programak ezagutzera emateko eta programa horietara eraginkortasunez sartzeko.

Prestakuntza eskaintzak, non Eusko Jaurlaritzaren hainbat sailek, euskal unibertsitatek, SPRI taldeak, zentro teknologiko espezializatuk zuzendutako zenbait pilotatze talde elkarrekin diharduten lanean, ‘RIS3 estrategiaren lurralde-hedapena’ ekimenean dago sartuta, eta Berrikuntzaren Euskal Agentzia-Innobasque du koordinatzaile, Lehendakaritzak hala eskatuta. Azken bi urteotan, 40 ikastarotik gora eman zaizkie Euskadiko berrikuntzaren alde lan egiten duten hainbat entitateko 900 ikasle baino gehiagori, eta haien balorazio bikaina jaso da, gainera, Entitate horiek inguruko enpresei eta ETEei RIS3 Euskadi estrategiaren baitan hazteko aukerak jakinarazi ondoren.

Interesa duten entitateek 944 209 488 telefonoan edo hurrengo posta elektronikoan eska dezakete informazioa: ibidaurrazaga@innobasque.eus