Arrantzaren sektoreko eta sektore akuikolako berrikuntza, iraunkortasuna eta giza kapitalaren sustapena bermatzeko laguntza

0

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak 2020an arrantza sektoreari eta sektore akuikolari emango zaizkion laguntzak iragartzeko agindua onartu du Eusko Jaurlaritzak.

Laguntzen finantzaketarako 8.626.200 euro bideratuko dira, FEMP Programa Operatiboaren barruan. Bilera  berean oniritzia eman zaio nekazaritzako eta basogintzako ekoizleen elkarte edo erakundeak sortzeko emango diren 400.000 euroren laguntzak arautzen duen Aginduari.

Arrantzaren sektorerako laguntzak hauei zuzenduta daude: diruz lagundu daitezkeen inbertsio eta gastuak kontratatu, finantzatu edo gauzatzen dituzten pertsona fisiko eta juridiko, ondasun komunitate, arrantza erakunde profesional, arrantza sektoreko ekoizleen erakunde eta arrantzale kofradiak eta beraien federazioak eta erakunde zientifiko eta teknikoak.

Agindu honetan araututako laguntzak 2020an eskuratu ahal izateko eskabideak aurkezteko epea hilabete batekoa izango da Agindu hau indarrean sartzen den egunetik aurrera. Halere, Agindua argitaratu aurretik aurkeztutako proiektuak epe barruan aurkeztutzat joko dira, baldin eta 2020ko ekitaldiaren barruan sartu badira.