Kultur jaialdien programazioa diruz lagunduko du Eusko Jaurlaritzak

0
Enrike Zubiaren "Badatoz" eskultura bildumaren inguruko erreportaia, aurten bete baitira 100 urte 143 arrantzalek bizia galdu zutela Bermeon enbata baten ondorioz. Irudian, "Badatoz" bildumako eskulturetako bat. Reportaje sobre el conjunto de esculturas de Enrike Zubia denominado “Badatoz" que refleja una familia a la espera de los arrantzales; a raíz de cumplirse 100 años de la galerna de Bermeo en la que perecieron 143 arrantzales. En la imagen, una de las esculturas de "Badatoz".

Iaz bezala, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak 350.000 euroko partida bideratuko du kultur jaialdiak bultzatzeko.

Deialdi honen bidez, musikarekin, literaturarekin, antzerkiarekin, dantzarekin, ikusizko arteekin eta ikus-entzunezkoekin lotutako proposamenak babestuko dira. Iaz, deialdi honen bidez, hainbat kultura-arlotako 28 jaialdi babestu ziren.

Laguntza deialdi hau 2017an berrantolatu zen, eta ekimen pribatuz antolatutako jaialdietara soilik zuzenduta dago; beraz, erakunde publikoek antolatutakoak deialditik kanpo geratzen dira. Aurreko urteetan ez bezala, non deialdia jaialdi txiki eta handientzako atal banatan bereizten zen, aurten deialdia kultura-esparruen arabera banatuko da. Halaber, aurreko edizioarekin alderatuta, berrikuntza nagusietako bat da balorazio-baremoetan garrantzi handiagoa emango zaiola Euskadiko artisten eta konpainien presentziari.

Laguntza hauen azken deialdian, 28 jaialdik jaso zituzten laguntzak. Loraldia Jaialdia (30.774 euro), Zinemakumeak Gara (10.858 euro), Zinegoak Jaialdia (31.284 euro) edo Aitzina Folk (22.400 euro) izan ziren iaz diruz lagundutako jaialdietako batzuk. Era berean, deialdi honetaz gain, Eusko Jaurlaritzak diruz laguntzen ditu beste zenbait kultur jaialdi, diru-laguntza izendunen bidez.