“Elkarlan” sarien seigarren edizioa

0

«Elkarlan» sarien seigarren deialdia onetsi du Gobernu Kontseiluak, gaur, “Eusko Jaurlaritzaren balio publikoa batera sortzeko proiektu berritzaileetarako.

Sari horien helburua da balio publiko partekatua sortzea modu berritzailean sustatzen duten proiektuak aintzatestea, gizarteko erronkak eta beharrak asetzeko. Gainera, bosgarren edizioan egin zen bezala, Eusko Jaurlaritzaren helburua da, halaber, sariaren bidez “beste eragile batzuek parte hartzeko bide emateko formulak transferitzen laguntzea, horrela, Euskadin balio publikoa batera sortzeko ikaskuntza- eta elkarlan-sarea finkatzeko”.

Aurkeztutako proiektuek ezarrita egon behar dute edo pilotu-fase aurreratuan. Hautaketa-batzorde batek –bertan aurreko deialdiko saridunek parte hartuko dute– baloratuko du proiektuek balio publikoa eta soziala sustatzea, ahalduntze-eredu izatea, izaera berritzailea izatea, pertsona eta kolektiboak ahalduntzeko prozesuak aktibatzeko modua beste eremu edo lurralde-espazio batzuetara eramateko gai izatea, haien diseinuan eta ezarpenean genero-ikuspegia jasotzea eta aurkezpenean kalitatea, koherentzia eta argitasuna erakustea.