Estatistikako Institutu Nazionalaren eta Euskal Estatistika Erakundearen artean hitzarmena sinatuko da

0

Estatistikako Institutu Nazionalaren eta Euskal Estatistika Erakundearen artean hitzarmena sinatzea onartu du Gobernu Kontseiluak, Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde-eremuan 2020ko nekazaritza-zentsua egiteko.

2020ko nekazaritza-zentsua Europako eragiketa estatistikoa da, eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2018ko uztailaren 18ko 2018/1091 Erregelamenduan (EB) arautzen da, nekazaritza-ustiategiei buruzko estatistika integratuei buruzkoan. Haren helburua da nekazaritza-sektorearen egiturazko parametroak ezagutzea, funtsean ekonomikoak, eta administrazio-erregistroen erabilera masiboaren bidez egingo da.

 Estatuak eta Euskal Autonomia Erkidegoak biek dute ikerketa estatistiko horren inguruan interesa, eta, ahaleginak batzeko asmoz, ikerketa bakarra egingo da Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde-eremuan; horrela, dagozkien estatistika-planetan aurreikusitako helburuak betetzeko behar den informazioa jaso eta, ondorioz, estatistika-eragiketan bikoiztasunik ez egoteko. Horrek, gainera, baliabide publikoetan aurreztea ere ekarriko du.