Osakidetzak material sanitarioa hornituko du

0
Fotografía: EITB.

Osakidetzak material sanitarioaren erosketa, biltegiratzea eta logistika kudeatzeko eskumena izateko baimena lortu du, Covid- 19aren aurkako borrokari arreta lehen lerroan ematen dieten euskal udalei, Eusko Jaurlaritzari eta foru-aldundiei behar dituzten produktuak emateko, besteak beste mantalak, eskularruak edo maskarak, haien bidez pandemiak izan ditzakeen agerraldiei aurre egiteko.

Hala, Osakidetzak material horren kudeaketaren ardatz gisa jardungo du, eta horrek material horien kontratazioa eta erosketa arrazionalizatzen eta antolatzen lagunduko du, materialaren eta ekipamenduaren eraginkortasun handiagoa eta stock estrategikoa lortzeko, euskal sektore publikoaren beharrei arreta eta estaldura logistikoa emateko.

Azkenik, lurralde osoan materiala biltegiratzen eta banatzen dela bermatzeko, Osakidetzak gaur egun dagoen zentro logistikoa jarriko du eskuragarri, hala eskatzen duten entitateentzat harrera, biltegiratzea eta banaketa zentralizatzeko.