Autobusen markesinak berritzen ari dira Donostian

0

Donostiako Udalak eta Dbusek datozen urteetan autobusen markesinak berrituko dituzte.

Markesina berria, ‘Donostia’ modeloa, hirirako bereziki diseinatu da. Modelo arina da, Grimshaw izena duenaren antzekoa. Irisgarritasunari buruzko Legera egokituta dago eta hurrengo ezaugarriak izango ditu:

  • Sarbidean 90 zentimetroko zabalera edukiko du libre igarotzeko
  • manparak zeharrargiak izango dira eta kolore biziko bi banda seinaleztatzaile edukiko ditu kristala duela adierazteko.
  • linearen zenbakiari eta helmugari buruzko informazioa dauka, braillez, eta bermatze leku iskiatikoa duen eserlekua dauka.
  • Abisuak emateko panel elektronikoa dauka