Barakaldok gazteak prestatzeko laguntzetarako hirugarren deialdia jarriko du martxan

0

Aurten ere Barakaldoko Udalak gazteen prestakuntzarako laguntzen deialdia jarriko du abian. Ekimenari esker, informatikako  materialetan eta prestakuntza ikastaroetan egindako inbertsioa berreskura dezakete. «Une latza bizitzen ari gara. Aurre egin beharreko ondorio ekonomikoak utzi dizkigu pandemiak, baina diru laguntza-lerro horren alde egiten jarraitu nahi izan du Kultura eta Gazteria Arloak, gazte barakaldarrek beren prestakuntza hobetzeko inbertitutakoa ordainduz», adierazi du Kultura, Hezkuntza, Euskara eta Gazteria Arloko Nerea Canterok.

Horrela, bada, 90.000 euroko partidari eutsiko zaio, eta 18 eta 35 urte bitarteko gazteek prestakuntza ikastaroetan -hizkuntzak, masterrak, heziketa zikloak¿¿ egiaztatutako gastu osoaren % 30 eta 50 bitarteko dirulaguntza jaso ahal izango dute. Material informatikoan, egiaztatutako gastuaren % 30 ere berreskura dezakete, gehienez.

Iaz jaso ziren 308 eskaeretatik 225 onartu ziren. Zenbatekoa ordaindu izanaren egiaztagiria originalak edo fakturak aurkeztu behar dituzte eskatzaileek.