Barakaldoko Tokiko Poliziak 44 salaketa jarri ditu musukoa ez erabiltzeagatik

0

Barakaldoko Tokiko Poliziak musukoa ez erabiltzeagatik 44 salaketa jarri dituela adierazi du Udaleko Herritarren Segurtasuna eta Babes Zibila Arloko zinegotzi Ángel Madrazok.  Guztiak zehapen bihur daitezke ondoren.

Jarritako salaketa guztietatik, 11, aipatu babesgailua derrigor erabiltzeko Eusko Jaurlaritzaren dekretua onartu aurrekoak dira, jende arteko segurtasun distantzia gordetzerik ez zegoenean erabili beharra zegoeneko garaikoak, alegia.  Zehazki, uztailaren 10ean eta 12an jarri zitzaizkien botelloia egiten ari ziren gazteei. Beste guztiak, debeku-aldikoak dira, eta asteburuan gertatuak. Ostalaritzako lokal bateko arduradunari ere jarri zaio salaketa musukoa ez erabiltzeagatik.

Oro har, barakaldarrak arduraz eta konprometiturik jokatu dute osasun agintariek emandako jarraibideekin.

«Baina erne jarraitu behar dugu. Zuhurtasunerako deia egin nahi diet bizilagunei, udalerrian Covid-19an kutsaturik eragin ez dezan. Garrantzitsua da une oro osasun-agintarien aginduei jarraitzea eta ingurune guztietan arduraz jokatzea: gizartean, lantokian, etab. Bereziki, garrantzitsua da arreta jartzea espazio publikoetan, terrazetan, haur-parkeetan, kirol-guneetan eta abarretan «, azaldu du Madrazok.

Herritarren Segurtasuna eta Babes Zibila Arloko zinegotziak babes neurriak hartzeko eskatu die bereziki gazteei, izan ere, «mugikortasun handia duen taldea da, hainbat herritan bizi dena eta udan harreman sozial asko dituena».

Angel Madrazok, halaber, pilaketak sor ditzaketen ekitaldiak ez antolatzeko beharra azpimarratu du. «Birusak gurekin jarraitzen du, eta, zoritxarrez, egun hauetan kutsatze-fokuak agertu dira hainbat lekutan. Hori dela eta, garrantzitsua da edukiera kontrolatzea, maskara erabiltzea eta distantzia soziala mantentzea, eta, horregatik, Herritarren Segurtasunerako Sailak oinezko patruilak sustatuko ditu udalerriko gunerik jendetsuenetan «, nabarmendu du.

Ángel Madrazo ha insistido, asimismo, en la necesidad de que no se organicen eventos que puedan producir aglomeraciones. «El virus sigue con nosotros y desgraciadamente durante estos días estamos siendo testigos de la aparición de focos de contagio en distintas zonas. Por ello, es importante tanto el control de los aforos como el uso de la mascarilla y el mantenimiento de la distancia social, y por ello desde el área de Seguridad Ciudadana se potenciarán las patrullas a pie por las zonas más concurridas del municipio», ha valorado.