Cristina Iglesiasen eskultura Santa Klara uhartera eraman dute

0

Helikoptero batek Cristina Iglesias eskultorearen artelana osatuko duten pieza guztiak eraman zituen atzo Santa Klara uhartera.

2019Eko urrian, itsasargiaren etxeko lanak egiteko erabili den garabia eramateko erabilitako modu berdina erabili da artelana eramateko ere.

Donostiako alkate Eneko Goiak eta Cristina Iglesias eskultore donostiarrak bertatik bertara jarraitu zuten artelana osatuko duten zatiak eramateko operazioa. Eta era berean, gogora ekarriko dute Haritz Galarraga helikoptero pilotu donostiarra. Gogoan izan, Galarragak eskultura uhartera eraman behar zuen pilotua zela, eta duela aste batzuk bera eta bere lankidea Seu d’Urgell-en izandako helikoptero istripuan hil zirela.

Helikopteroak gutxi gorabehera 45 bidaia egin zituen zati guztiak Pasealeku Berritik uhartera eramateko. Eta behin zati guztiak eramanda, artelana jartzeko prozesuaren azken faseari ekingo zaio, hau da, itsasargiaren etxearen barruan jartzeko faseari.