Donostiako udal gobernuak bataz beste presio fiskala %1,1 handitzea proposatu du
Eneko Goiak azaldu du, udal zerga arauen aldaketak egin ohi direla KPIaren eta BPGaren aurreikuspenak, eta hainbat zerbitzuk duten defizita kontuan hartuta. Hortaz, honakoa esan du: «Bizi dugun egoera eta 2021erako KPIaren eta BPGaren aurreikuspenen gaineko zalantzak kontuan hartuta, erabaki dugu udal zerga eta tasak oso gutxi aldatzea. Eta beraz, proposatutako batez besteko aldaketa 2021erako aurreikusitako KPIaren (%1,1) araberakoa izango da, eta BPGaren (%1,8) aurreikuspena baino txikiagoa».
Zerga arauen aldaketaren ondorioz, Udalak aurreikusten du 1,8 milioi euro gehiago jasotzea. Eta horri esker, Udalak egoera finantzario onari eutsiko dio, betiere, kontuan hartuta Covid-19 osasun-larrialdiak sortutako egoera.