Gazteen parte hartzea sustatzeko Donostia Gazteriak eta EGKak hitzarmena berritu dute

0

Gazteriaren ahotsa eta ikuspegia Donostiako udal politika eta eremu ezberdinetara eraman da. Horretarako, departamentu eta eragile ezberdinekin elkarlana sendotu beharko da, gazteen beharrak aintzat hartuko dituzten politika integralak sortzeko helburuarekin.

Udal politikak gazteen ikuspegitik diseinatu ahal izateko, hiriko gazteen parte hartzea eta inplikazioa behar beharrezkoak dira. Eta zentzu honetan, Euskadiko Gazteriaren Kontseilua funtsezkoa da.

Hitzarmen honi esker, Donostiako udala eta Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren arteko lankidetza abian jartzen da, hiriko arlo sozial, kultural eta ekonomikoan Donostiako gazteen parte hartzea sustatzeko.