Maskara nahitaez erabiltzearen garrantziaz ohartarazteko kanpaina

0

Barakaldoko Udalak abian jarri duen kanpaina berriaren eslogana, herritarrak maskara nahitaez erabiltzearen garrantziaz kontzientziatzeko: «Maskara, beti jantzita. Babestu zaitez, babestu gaitzazu». «Ez da joko bat, kutsadura berriak jasaten ari gara ez dugulako zuhur jokatu. Ezin gara fidatu, birusak kalean jarraitzen du eta oso garrantzitsua da geure burua eta besteak babestea.  Horregatik, jantzi maskara», adierazi du Alkatetza eta Herritarren Parte-hartzea Arloko zinegotzi Gorka Zubiaurrek.

Joan den ostegunetik derrigorrezkoa da maskara erabiltzea, eta araua ez betetzeak 100 euroko isuna ekar dezake.  «Oso keinu erraza da, etxetik irten aurretik maskara hartu eta jantzi, eta horrela birusa zabaltzea saihestuko dugu», adierazi du Zubiaurrek.  «Oso gogoan izan behar dugu nondik gatozen eta orain arte pasatu dugun guztia  Covid-19ri borroka irabazten ahalegintzen jarraitzeko guztiok elkartuta eta indartuta», azpimarratu du zinegotziak.

Kanpaina udal euskarrietan, Herriko Plazako eta HAZeko pantailetan, sare sozialetan, totem digitaletan eta irrati-iragarkietan egongo da.  «Ez pentsatu, maskara beti jantzita.  Babestu zaitez, babestu gaitzazu «, esan du zinegotziak.