Oporretan animaliak ez abandonatzeko deia

0

Barakaldoko Garapen Jasangarria eta Ingurumena Arloko zinegotzi Alba Delgadok dei egin die herritarrei beren etxeko animaliak ez abandonatzeko, usu gertatzen baita hori uda partean.

«Katua edo zakurra edukitzea ardura bat da ez, ez jostailu bat, eta etxeko beste kide bat balitz bezala zaindu behar dugu. «Abandonatzen baduzu, tratu txar emaile bihartzen zara, haiek ezin dutelako kalean janaria edo ura bilatu, ezta osasuna zaindu ere, eta gainera, pozoia jan dezakete edo autoren batek harrapatu», gogoratu dut Delgadok.

Era berean, udalerriko babeslekuekin harremanetan jar daitezela eskatu die barakaldarrei Garapen Jasangarria eta Ingurumen Naturala Arloko zinegotziak,  horrelako animaliak jaso ditzaten, beste etxe bat bilatzeko.

Abandonatutako katuek, gainera, arazoak sortzen dituzte herrian dauden koloniak kudeatzerakoan. «Badakigu, ondo jakin ere, zenbaitek abandonatu egingo duela animalia, eta orduan, korapilatsuagoa gertatzen da koloniak kontrolatzea eta kideak antzutzea. Izan ere, sarri, umedun katuak agertzen direnean, babeslekuek katu horiek beren etxeetan hartzeko prest dauden herritarrak behar izaten dituzte, katukumeak jaiotzen direnerako; beraz, elkartasunerako deia egiten dut».

Horrez gainera, tamalez, zakurrak baino askoz ere zailagoa da abandonatutako katuak identifikatzea. «Animalia bat hartzen dugunean, behar bezala identifikatua dagoela egiaztatu behar dugu beti. Txipa derrigor jarri behar zaie txakurrei, ez, ordea, katuek. Hori dela eta, zailagoa da jabeak aurkitu eta galdutako animalia itzultzea», gaineratu du zinegotziak.

Abandonatutako animalia aurkitzen denean, Tokiko Poliziari deitu behar zaio, eta har jarriko du martxan jarduteko protokoloa; behar izatekotan ere, abandonatutako animaliak jasotzeaz arduratzen den enpresari deituko dio.

Udalerriko kale-katu koloniak elikatzen lagun dezatela eskatu die barakaldarrei: udan, jende gehiago behar izaten da, jendea oporretan joaten delako».