“Oporretan euskaraz” udalekuak martxan dira berriro

0

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak martxan jarri ditu berriro “Oporretan Euskaraz” udalekuak. Bi eguneko etena eta gero, zerbitzua berrabiarazteko erabakia hartu du, egungo egoeraren eta tokiko osasun datuen azterketa egin eta gero.

Udalak antolatzen dituen udaleku horien diseinuak osasun neurri guztiak zorrotz betetzen dituela jakinarazi dute. Adibidez, haurren sarrera mailakatua egiten da pilaketak saihesteko eta iritsi bezain laster, tenperatu hartzen zaie.