Zaldibarko zabortegiari buruzko atxiloketei buruz

0
Fotografía: Zaldibar Argitu.

Ertzaintzako polizia judizialak Zaldibarko VERTER RECYCLING 2002 zabortegiaren lerraduraren ikerketa dela-ta atzo egindako atxiloketen inguruan sortutako gaizki-ulertuari dagokionez, Segurtasun Saileko Komunikazio Zuzendaritzak honako zehaztapen hau argitaratzen du:

Zaldibarko zabortegiko lerradurari buruzko ikerketak egiten ari den Ertzaintzako polizia judizialak ikerketaren aurrerapenen berri eman zien Epaitegi eskudunei eta Fiskaltzei, eta ikertutako ustezko delituen ustezko egileak atxilotzea proposatu zuen.

Atzo, asteartea, atxilotu egin zuten, eta epaitegi eskudunek eta Ministerio Fiskalak horren berri izan zuten, pertsona atxilotuak Eibarko ertzain-etxera eramateko baimena eman baitzuten, bai eta beharrezko miaketak egin ere.

Atxilotuak epailearen esku geratuko dira, beharrezko argibideak egin ondoren.