«Marketing Industrial Centre» abian da

0

Industrial Marketing Centre ekimena martxan jarri dute Bilboko Merkataritza Ganberak eta Bizkaiko Foru Aldundiak abian ipini dute. Honen helburua industriaren arloko enpresei marketinaren alorrean laguntzea da.

Sektorea aztertu da eta ikusi da Euskadiko enpresak atzeratuta daudela industria marketinaren arloko berrikuntzan Europako inguruko lurraldeetako enpresen aldean. Hain zuzen ere, egiaztatu da ETEei gaitasuna falta zaiela merkatuaren inguruko estrategia digitalak ezartzeko. Industrial Marketing Centre – IMC beharrizan horiek asetzeko sortu da. Gainera, ESICen eta Cámarabilbao University Business School-en laguntza dauka.

IMC bat dator Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Sailak industriaren arloko berrikuntza eta Bizkaiko suspertze adimentsua emaitzetan eragina duten zerbitzuen bidez azkartzeko abiarazitako estrategiarekin. Cámarabilbaok eta ESICek indartu egiten dute marketinaren inguruko prestakuntzaren arloan erreferentziako marka modura duten lekua.

Industrial Marketing Centrek laguntza emango die marketin industrialarekin eta merkatuen garapenarekin lotutako zerbitzuak egiten dituzten enpresei, bai eta merkataritza-adimenaren inguruko zerbitzuak egiten dituztenei ere. IMCren asmoa da luze gabe errendimendu handiko zentroa izatea, eta ikerkuntzak, prestakuntzak, hedapenak eta laguntza-zerbitzuek talentu-erakargune bihurtzea bai Bilbo, bai Bizkaia.

IMCren lan-ildoetan hiru fase daude. Lehena da ezagutza sortzea: marketinaren arloko berrikuntzarekin lotutako ezagutzak identifikatzea, gauzatzea eta estandarizatzea. Bigarrena da ezagutza hedatzea eta prestakuntza eskaintzea: marketinaren arloko berrikuntzarekin lotutako ezagutzen berri zabaltzeko jarduketak. Azkenik, industria arloko enpresetan marketina hobetzea eta eraberritzeko proiektuak bultzatzen dituzten laguntza-zerbitzuak.