Ermua eta Bergarara ostalaritzako murrizketak iritsi dira

0

Osasun Sailak ostalaritzaren eremuan hartu diren murrizketa-neurriak Ermua eta Bergara udalerrietara zabalduko ditu. Neurri horiek behin-behinekoak dira, eta haien helburua da kutsadura gehiago ez egotea, azken egunotan udalerri horietan kasu gehiago detektatu direla aintzat hartuta.

Hala, gaur,osteguna, argitaratzen den aginduak Ermua eta Bergara udalerriak gehitzen dizkio ostalaritza-jardueran murrizketak jaso behar dituzten udalerrien zerrendari. Agindu hori Zarautzen, Tolosan eta Eibarren ari da aplikatzen, dagoeneko, eta, orain arte, Ordizian. Hala ere, Ordiziako egoera epidemiologikoak hobera egin duela aintzat hartuta, murrizketa-neurriak dagoeneko ez dira aplikagarriak izango udalerri horretan.

Beraz, Ermuan, Bergaran, Zarautzen, Tolosan eta Eibarren, ostalaritza-establezimenduen edukieraren muga % 50ekoa izango da, ezingo da barran kontsumitu eta beranduen 23:30ean itxi beharko da. Neurria txoko eta sozietate gastronomikoetan ere izango da aplikagarria.

Gainera, ezin da jairik, berbenarik eta herri-ekitaldirik antolatu.