Eusko Jaurlaritzak eta LANEk Elkar Aditze Memorandum bat sinatuko dute

0

Elkar Aditze Memorandum bat sinatu dute Eusko Jaurlaritzak eta Lanaren Nazioarteko Erakundeak (LANE) elkarren intereseko jarduerak aurrera eramateko, Garapen Jasangarrirako Helburuen Agenda 2030 sustatzea eta Lanaren Etorkizunari buruzko LANEren Mendeurrenaren Ekimenaren inguruko debateetan kolaboratzea helburu hartuta.

Memoranduma gaur sinatu dute Lan eta Justiziako sailburu María Jesús San Josék eta LANEko Espainiako Bulegoko zuzendari Joaquín Nietok, lankidetza-esparru bat edukitzeko, lagungarria izan dadin elkarren intereseko ekintzak garatzeko.

San José sailburua eta Joaquín Nieto bat etorri dira lankidetza-politika bat sustatzeko interes horretan, helburutzat hartuta hainbat jarduera garatzea, besteak beste, prestakuntza, kongresuak, ikerketa-proiektuak, eta beste lankidetza-ekintza batzuk arlo hauek sustatzeko: laneko eskubideak eta harremanak, gizarte-babesa, lanari buruzko nazioarteko arauak, globalizazioa eta lanaren nazioarteko gobernantza.

“Oñatiko Deklarazioa –gogora ekarri du San Josék– Euskadik egin zuen ekarpena da Lanaren Etorkizunari buruzko LANEren Mendeurrenaren Ekimenari, lan-harremanen eredu kooperatiboago baterantz aurrerapausoak emateko, itunen eta elkarrizketa sozialaren testuinguru tripartito batean garatuko den eredu baterantz, hain zuzen. LANE ispilu bat da, non gure burua begiratzen dugun Gizarte Justizian aurrera egiteko, lan duina erdiestetik hasita. Memorandum honekin LANErekiko eta lan duinarekiko are eta harreman konprometituagoari ematen diogu bidea”.

Bere aldetik, LANEren Espainiako Bulegoko Zuzendari Joaquín Nietok ere nabarmendu du Oñatiko Deklarazioa: Lan-harremanen eredu berritu baterako dekalogoak lanaren etorkizunari buruz LANEk abian jarritako debateari egindako ekarpena. «COVID 19 munduko pandemia iraultza teknologiko eta digitaletik, klima-aldaketari aurre egiteko trantsizio energetiko eta ekologikotik eratorritako transformazio global izugarri handiak gertatzen ari diren une batean iritsi da. Testuinguru horretan, Eusko Jaurlaritzaren eta LANEren arteko lankidetza honen helburu nagusi bat da laguntzea pandemiak eragindako enplegu-suntsipena gainditzeko berreraikuntza ekonomikoa eta soziala bideratua egon dadin transformazio digitalaren eta trantsizio energetikoaren prozesu horien bidezko trantsizio baten ikuspegitik, gizarte-elkarrizketaren bidez.»