Gaueko aisialdia arautuko duen agindu bat lantzen ari da Eusko Jaurlaritza

0

Cadena Ser Euskadiri eskainitako elkarrizketan, Nekane Murga Osasun sailburuak jakitera eman du, sektoreko ordezkariekin batera, gaueko aisialdia arautuko duen agindu bat lantzen ari dela Eusko Jaurlaritza.

Osasun sailburuak maskara erabiltzearen garrantzia azpimarratu du; izan ere, adierazi duenez, zenbait egoeratan, hala nola familia-bileretan edo gaueko aisialdian, ez da erabiltzen.

Euskadin egiten ari diren miaketa-lanei dagokienez, Murga sailburuak argitu du 180 pertsona ari direla une honetan zuzeneko miaketa-lanetan, eta horiei administrazio-lanak egiten ari diren 20 laguntza-pertsona gehitu zaizkiela, hala nola, bolanteak kudeatzen, etxebizitzak bilatzen laguntzen, etab. «200 pertsona baino gehiago ari dira arlo honetan lanean», adierazi du.

Udazkenerako aurreikuspenari buruz galdetuta, Osasun sailburuak esan du zailtasunak egongo direla, baina birusa hobeto ezagutzea espero dela ordurako.