Gogor eragin dio mugaren itxierak mugaz gaindiko langileen %70i

0

Mugaz gaindiko langileen %67,5a oso kaltetuta edo zeharo kaltetuta azaldu da
mugaren itxierarengatik, Akitania-Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdeak ekainean egindako txostenaren arabera. Analisia online galdetegi baten bidez burutu da, hiru lurraldeetako mugaldeko 2.400 pertsonek inkesta hori bete dutelarik.

Inkesta egin dioten %31,5a mugaz gaindiko langilea da. Horietatik, %27,5ak merkataritza, ostalaritza eta turismoari lotutako jardueretan lan egiten du, eta %14,6ak zerbitzu profesionaletan.