Frantziar eta espainiar estatuen arteko mugaren itxierak langileen %70i gogor eragin dio

0

Frantziar eta espainiar estatuen arteko muga ekainaren 21ean ireki zen, pandemia geldiarazteko hiru hilabeteko itxialdiaren ondoren. Aldi horretan, mugan kontrol zorrotzak ezarri ziren, mugaz gaindiko langileek soilik igaro zitzaketenak. Hasiera batean ezinbesteko zerbitzuek baino ezin zuten mugazeharkatu.

Hala ere, mugaz gaindiko langileen %67,5a oso kaltetuta edo zeharo kaltetuta azaldu da
mugaren itxierarengatik, Akitania-Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdeak ekainean egindako txostenaren arabera. Analisia online galdetegi baten bidez burutu da, hiru lurraldeetako mugaldeko 2.400 pertsonek inkesta hori bete dutelarik.

Inkesta egin dioten %31,5a mugaz gaindiko langilea da. Horietatik, %27,5ak merkataritza, ostalaritza eta turismoari lotutako jardueretan lan egiten du, eta %14,6ak zerbitzu profesionaletan.