Bilbao Musikako Orkestrako zuzendaritzari buruzko topaketen bostgarren edizioa martxan da

0

Bostgarren urtez jarraian, Bilboko Udalak, Bilbao Musikaren bitartez, Orkestrako zuzendaritzari buruzko topaketak abiarazi ditu. Ekimena 2021eko urtarrilaren 12tik 15era gauzatuko da.

Aurten, berritasun gisa, Belgikako Bert Appermont maisuak jardungo du irakasle gonbidatu modura eta jada ohikoa denez, José R. Pascual-Vilaplana zuzendari titularra izango da irakaslea.

Bestalde, beste urte batez, ekitaldi praktikoak Bilboko Udalaren Musika Bandarekin izango dira eta, horrela, parte-hartzaileek aukera izango dute zuzendari gonbidatu bat izendatzeko lehiaketa batean parte hartzeko. Zuzendari horrek kontzertuen 2020-2021 denboraldian egingo luke lan taldearekin.

Aipatzekoa da ere, Udal Bandako irakasleak izango direla amaierako kontzertua (2021eko urtarrilaren 15ean Bilboko J.C. Arriaga Kontserbatorioko entzungelan) zuzenduko duten bost finalisten epaimahaia. Bertan, hiru kidez osatutako epaimahai profesional batek lehiaketako irabazlea aukeratuko du.

Egitaraua honako lanez osaturik egongo da, besteak beste: Bert Appermonten “The Big Bang”, “In the shadow of Napoleon” eta “Crystal magic”, Robert Russell Bennetten “Symphonic songs for band” eta Joaquín Turinaren “La procesión del Rocío”.