Bilboko Errekalde eta Indautxuren arteko Calixto Díez plaza berria inauguratu dute

0

Calixto Díez, Labayru eta Gordoniz kaleen arteko eremua berrantolatu du Bilboko Udalak, Autonomía kalearekin elkartzen den tokian. Horren ondorioz, 2.300 metro koadroko plaza bat sortu da, aurretik zegoen plazaren 1.000 metro koadroaren aurrean.

Juan Mari Aburto Bilboko alkateak inauguratu ditu lanak, Asier Abaunza Obretako eta Hiri Plangintzako Saileko zinegotziak eta beste zinegotzi batzuekin batera.

Auzoan eta bertan bizi direnak berriro dira uriko eta, noski, udal gobernu honen ekintzaren protagonistak”, esan du alkateak. “Gainera – gehitu du –, proiektu hau Auzokide Planaren barruan dago eta, hortaz, auzotarren lehentasunei erantzuten die. Haiekin joan gara eskutik, Bilbo atseginagoa, irisgarriagoa eta hobea lortzeko egin dugu lan eta lan egiten jarraituko dugu”.

Ingurune berria Errekalde eta Indautxu artean dago, San Frantzisko Xabier plazaren aurrean, eta Gordoniz kalearen ondoko plazatxoak eta Calixto Díez kaleari dagokion zatiak osatzen duten espazioen baturatik sortzen da. Azken hori, praktikan, bide bat zen gasolindegira sartzeko —orain kendu egin dute— eta Gordoniz eta Autonomía kaleetara ateratzeko. Jarduketaren ondorioz, eremu osoa berriro urbanizatu da, hiru kaleen artean egoteko eremu bat sortuz eta bide-tartea kenduz, azalera erabilgarri guztia aprobetxatzeko.

Gasolindegia kentzean, trafikoaren karga gutxitu egin da eta plazara hiru puntutatik sar daiteke, inguruko kale bakoitzetik bat, bertan elkartzen baitira.