Gizarte-larrialdietarako laguntzak eskatzeko eta izapidetzeko epea ireki du Bilbok

0

Joan den uztailak 23tik Bilboko Udalak 2020ko ekitaldirako Gizarte Larrialdietarako Laguntzak (GLL) eskatzeko eta izapidetzeko prozesua ireki su. Berrikuntza gisa, udal erakundeak adierazi gura die dirulaguntza horietakoren bat jasotzeko premia dutenei, eskaera www.bilbao.eus webgunearen bidez egiteko aukera dutela.

Bilboko Udaleko Gizarte Ekintza Sailetik azaldu dutenez, “GLLen tramitazioa on line egitea bultzatzea erabaki da, prozesu hori arintzeko eta, aldi berean, COVID-19aren ondorioz ezarritako osasun-jarraibideak betetzeko; horrela, eskatzaile kopuru handirik ez da batuko eta itxaron-zerrendak murriztu ahal izango dira”.

Laguntza horiek emateak lotura zuzena du Eusko Jaurlaritzak ezarritako jarraibideekin; aurten 8.435.109 euro jarri ditu Bizkaiko hiriburuarentzat. Ekitaldi honi dagokion urteko zenbatekoari, 4.974.577 milioi euro, beste 3.460.532 milioi euro gehitu zaizkio, COVID-19ak sortutako beste behar batzuei aurre egiteko.

Onuradunek laguntza horien kontzeptuan jaso ditzaketen zenbatekoei dagokienez, Udalak aldatu egin ditu 2020ko ekitaldirako gehieneko kopuruak. Espediente bati gehienez 2.000 euro esleituko zaizkio (aurreko urteekin alderatuta, 500 euro gehiago). Kopuru hori salbuespenezko egoeretan gainditu ahal izango da, baldin eta behar diren txostenen bidez justifikatzen bada beharrezkoa dela.