Hiru atxilotu Oiartzungo enpresa batean lapurreta egiten saiatzeagatik

0
PRUEBA
Hiru pertsona, 43 urteko emakume bat eta 21 eta 22 urteko bi gazte atxilotu zituzten atzo arratsaldean Oiartzunen ertzainek, Lanbarren Industrialdeko enpresa batean lapurreta egiten saiatzeagatik.

Atzo, igandea, arratsaldeko lauak aldera, Oiartzungo Lanbarren industrialdera joateko eskatu zioten Ertzaintzari. Dirudienez, garraio-enpresa bateko segurtasun-langileek hiru pertsona ikusi zituzten barrutira sartzeko atea behartzen.

Agenteek, adierazitako lekura iritsi zirenean, atea irekita ikusi zuten, eta barruan ateak eta leihoak zabalik zituen ibilgailu susmagarri bat aurkitu zuten. Handik laster, ihesi zihoazen bi gazte eta emakume bat ikusi zituzten, eta, atzeman ondoren, hirurak atxilotu zituzten indarra erabiliz lapurreta egitea leporatuta.

Bestalde, ertzainek ustez enpresako sarrerako atea behartzeko erabilitako hainbat erreminta aurkitu zituzten ibilgailu susmagarriaren barruan, eta konfiskatu egin zituzten. Hiru atxilotuak gaur goizean bertan eraman dituzte epailearen aurrera.