Datorren ikasturteko unibertsitate-beketarako 28,5 milioi euro

0

Datorren ikasturtean unibertsitateko eta goi-mailako ikasketak egiteko diru-laguntzetarako deia egiten duen agindua onartu da. Deialdi honetan, mugitzeko zailtasun bereziak dituzten ikasleen garraio-gastuak ordaintzeko diru-laguntzak  jasotzen dira. Orotara, Hezkuntza Sailak 28.560.000€ milioi euro bideratzen ditu unibertsitate-beketarako, gorago aipaturiko bi laguntza-lerroetan:

Berrikuntza nagusia da aurten eskabidea eta bekaren tramitazio osoa elektronikoa izango dela. Horretarako, ikasleek baliozko ziurtagiri elektroniko bat izan beharko dute. BakQ ziurtagiri elektronikoa ateratzea gomendatzen da, oso erabilerraza dena eta erabiltzeko euskarri berezirik behar ez duena.

Beste berrikuntza garrantzitsu bat da dagoeneko ez dela eskatzen gutxieneko batez besteko nota master ofizialerako beka izateko. Era berean, jaitsi egin da matrikula partziala duen beka izateko eskatzen den gutxieneko kreditua: 35 kreditu izatetik 30 kreditu izatera igaro da.

Bestalde, beste bi kenkari ekonomiko gehitu zaizkie Covidek lan-arloan eragindako pertsonei. Era berean, salbuespen berri bat sartu da errendimendu akademikoan, Covidek sortutako egoeraren ondorioz eskatutako gutxienekoa gainditu ezin izan duten ikasleentzat.

Bestalde, eta iaz egin zen bezala, Euskaditik kanpora unibertsitatez besteko goi-mailako ikasketak burutzen ari diren ikasleak ere matrikula osagaiaren onuradun izango dira aurten ere.