Alberto Alberdi Ekonomia, Finantza eta Aurrekontu sailburuordeak kargua utzi du

0

Alberto Alberdi Ekonomia, Finantza eta Aurrekontu Sailburuordea kargutik kendu du gaur  Gobernu Kontseiluak. Eusko Jaurlaritzan 38 urte lanean eman ondoren kargua utzi du, erretiratu egin baita.

Euskal Herriko Unibertsitatean Ekonomia Zientzietan lizentziatua eta Ekonomia Zientzietan doktorea da Alberdi, eta 1982an hasi zen ekonomialari lanetan Eusko Jaurlaritzan. Bederatzi urte geroago, Plangintza eta Ekonomia Ikasketetako zuzendari bihurtu zen. 1993an Azterlan Zerbitzuko Ekonomialari buru kargua hartu zuen, eta bi urte geroago Lehendakaritzan Ekonomia Gaietarako aholkulari eta zuzendari kargua, 2004ra arte. Urte horretan Industria, Merkataritza eta Turismo Sailera pasatu zen, eta bost urtez aritu zen bertan sailburuordearen aholkulari gisa. 2009an Ogasun eta Ekonomia Sailera itzuli zen, Azterlan Zerbitzuko Ekonomialari Buru gisa, 2016an Pedro Azpiazu Ogasun eta Ekonomiako sailburuak Ekonomia, Finantza eta Aurrekontuetako sailburuorde izendatu zuen arte.