Euskadi Turismo Bonua-ren eta Euskadi Bonodenda-ren aginduak

0

Turismoaren, ostalaritzaren eta merkataritzaren sektoreetara bideratutako bonuak martxan jartzen dituzten aginduak aurkeztu ditu gaur Turismo, Merkataritza eta Ostalaritzako sailburu Sonia Pérez Ezquerrak.

Bonuak Aldundiekin, hiriburuetako Udalekin eta EUDELekin koordinatuko dira, eta izen hauek hartu dituzte: “Euskadi Turismo Bonua” eta “Euskadi Bonodenda”.

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailetik estrategia bat planteatu da 2 alditan: erresistentziakoa eta suspertzekoa. Erresistentziako aldiaren ondoren ‒15 milioi euroko laguntzak onetsi ziren horretarako‒ suspertzeko aldia dator, batetik, sustapen-ardatz bat duena turismoa eta merkataritza bultzatzeko hainbat kanpainaren bitartez. Eta, bestetik, sustatu egin dira gainera laguntza desberdinak sektorea dinamizatzen laguntzeko, besteren artean, saltokiak modernizatzeko, ekintzailetzarako, Hirigune, bulego teknikoei laguntzeko eta abar.

Gaur onetsitako aginduak aurrerapauso bat gehiago dira suspertzeko aldi honetan eta helburutzat dute krisiak gogorren jo dituen sektoreak suspertzea, baita familietan kontsumoa aktibatzen laguntzea ere, haiek ere krisiak erasan dituela kontuan hartuta. Merkataritzaren, jatetxeen, ostalaritzaren eta turismoaren jarduera dinamizatzeko formula bat da, tokiko eremuan nahiz eskualdekoan izango dituen ondorioak bultzatuz.