Euskadiko Arkitektura Institutuak bere ateak zabaldu ditu berriro

0

Erakusketa-programazioari ekin dio gaur Euskadiko Arkitektura Institutuak (EAI-IAE). Arkitekturak eta hirigintzak  gaur egungo herritarren eta etorkizuneko gizartearen erronka nagusiei erantzuteko duten garrantzia azpimarratzen duten bi erakusketa berri eskainiko dira irailaren 27rarte. Erakusketa berriekin batera, EAIk zuzendaritza talde berria aurkeztu du, eta Javier Puldain Huarte zuzendariaren lekukoa Jose Angel Medina arkitektoak jaso du. Iaz martxan jarri zen Institutua Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak ekimena, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Sailaren lankidetzarekin,  eraikinaren jabea.

Une honetan gizarteak etxebizitzen erabilerak birplanteatu egin ditu, koronabirusaren pandemiaren eta horren eraginez ezarritako telelanaren ondorioz. Gaur ireki den lehenengo erakusketa osasun larrialdia baino lehenago proiektatu zen baina «irudimenezko soluzioak» planteatzen ditu hiri-ingurune «egokiak sortzeko, hauek etxean edo bere ingurunean egiten den ekoizpen-jarduera sustatu eta errazteko” helburuarekin. ‘Europan15 Lasarte-Oria’ deitzen da erakusketa, eta Europako arkitektura, hirigintza eta paisaia profesionalen belaunaldi berriek planteatutako irtenbideak biltzen ditu, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak Lasarte-Oriako hegoaldeko landa-ingurunean alokairu sozialeko ehun bat «etxebizitza produktiboak» sortzeko erronkaren inguruan. Udalerri hau nagusiki industriala da: “bertan, bizilekua eta ekoizpena mugakideak dira, baina ez dira elkarrekin bizi», adierazten du euskal proposamenak.

Europan nazioarteko lehiaketa bat da, 40 urte baino gutxiago dituzten Europako profesionalen ikusgaitasuna bultzatzeko. Bertan Frantzia, Austria, Holanda, Finlandia, Norvegia, Belgika eta Espainia bezalako herrialdeek parte hartzen dute, besteak beste. Administrazio publikoentzat –horien artean, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Arkitektura Zuzendaritza, ekimen honen sustatzaileen artean dagoena eta EAI-IAE bultzatzen duena– aukera bada ere, haiek plazaratutako kokalekuen erronkei erantzun berritzaileak lortzen baitituzte. Nazioarteko deialdi honek 12.000 eta 6.000 euroko sariak biltzen ditu hamabosgarren edizio honetan, ‘Hiri produktiboak: baliabideak, mugikortasuna, ekitate soziala’ lelopean hiri  produktiboan trantsizio ekologikoa nolakoa izan beharko litzatekeen galdetuz. Europa osoan erronkak planteatu dituzten 47 kokalekuetatik, Euskadikoa izan da konponbiderako proposamen gehien jaso dituena, 43 guztira. Zortzi finalistena eta irabazlearena, EAI-IAEn bisitatu ahal izango dira, eta talde irabazleak –Alex Etxeberria buru duen tokiko talde bat– bere proposamena gauzatuko duen espazioari buruzko bideo bat ere zabalduko da erakusketan.