%84,30ek gainditu du Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa ezohiko deialdian

0

Euskal Herriko Unibertsitatean uztailaren 20, 21 eta 20an Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioko (USE) ezohiko deialdiko Sarbide fasera aurkeztu ziren 828 ikasletatik %84,30ek (698) gainditu du.

Datuak behin-behinekoak dira, berrikusketaren ebazpenaren aurretikoak. Izan ere, berrikusketa eskatzeko irekita dago bihar arte, uztailak 30, eta behinbetiko emaitzak uztailaren 31n argitaratuko dira. Probaren batezbesteko nota 5,44koa izan da.

Proba hauek bi fase dituzte: sarbide fasea, unibertsitateko gradu ofizialak ikasi ahal izateko gainditu behar dena, eta onarpen fasea, borondatezkoa, sarbidea fasearen lortutako kalifikazioa hobetzeko balio duena. Hauetaz gain, onarpen faseko irakasgai desberdinak egiteko izena eman zuten Heziketa Zikloetako 40 ikaslek.

Bestalde, ezohiko deialdian USE gainditu eta UPV/EHUn gradu bat ikasi nahi duten Autonomia Erkidegoko Batxilergoko ikasleek beren izen-ematea berretsi dute. Berresteko epea uztailaren 28tik irailaren 2ra arte doa.