2020Postalak proiektua

0

2020Postalak proiektua jarri du martxan Donostiako Udalak, Donostia Lagunkoiaren eta Osasuna Sustatzeko Udal Zerbitzuaren bitartez. Pandemia garaietako emozioetatik abiatutako postalak. Tabakalerarekin, Emausekin eta Gipuzkoako Itxaropenaren telefonoarekin batera egiten da ekimen hau.

Pertsona anonimoek egindako postalak dira, eta horietako bakoitzak Covid19 pandemia honetan bizi dituen sentimenduak, emozioak edo sentsazioak adierazten ditu.

Proiektu honetan parte hartu nahi dutenek, lehenik eta behin, postal bat egin edo erosi beharko dute. Ondoren, bertan nahi dutena idatzi, marraztu edo adierazi eta Tabakalerara bidali, 2020ko irailaren 15a baino lehen. Parte hartzen dutenek postal bat bidali eta beste bat jasoko dute, baina Postales2020 ez da ohiko korrespondentzia.

Prozesu guztia www.2020postalak.eus webgunean dago azalduta eta postalak Instagrameko kontuan ere ikusi ahal izango dira.