Atotxako geltokiko obrak trafikoan eragina izango dute

0

Donostiako Atotxa geltokiaren obrek hainbat eragin izango ditu trafikoari dagokionez. Izan ere, 950 metro karratuko azalera okupatuko da obrako kanpalekurako eta pilaketetarako. Zehazki María Dolores Aguirre kaleko egoiliarren aparkalekuan, Teresa de Calcuta plazaren ondoan. Kale bereko aparkaleku pribaturako sarbidea uneoro bermatuko da.