Atzealdea ‘Urola Kosta: itsas-lurra’ sustapen kanpaina Frantziara iritsi da

0

Frantziara ere hedatu da ‘Urola Kosta: itsas-lurra’ sustapen kanpaina. Turismo jasangarria sustatzeko helburuarekin sortutako promozioak dela gutxi ekin zion bere ibilbideari Gipuzkoa, Euskal Herria, Errioxa, Kantabria, Madril eta Kataluniako lurretara iritsiz. Orain nazioarteko mugak ere gainditu ditu.

‘Urola Kosta: itsas-lurra’ kanpainak xede du eskualde mailako eskaintza, eskualdeko bost herrien (Zumaia, Getaria, Zarautza, Aia eta Orio) turismo eskaintzaren osagarri planteatzea eta, bereziki, Urola Kosta helmuga turistiko jasangarri gisara kokatzea. Kanpainak eskualdearen erakargarritasun turistikoak balioesten ditu: eskaintza propioa, bertako esperientziak, jendea, ingurunea; bertan bizitzeko era balioan jarriz eta turistentzat esperientzia bilakatuz, betiere segurtasun eta prebentzio neurri oro betetzea bermatuz.