Tenperatura igoera dela eta, Osasun Sailak eta Osakidetzak emandako gomendioak

0
PRUEBA

Biharko aurreikusi den tenperatura-igoerari begira, Osasun Sailak eta Osakidetzak gogora ekartzen dizue komeni dela zenbait neurri hartzea; besteak beste, Euskadin 2020an tenperatura handiegiek izan ditzaketen eraginei aurrea hartzeko jarduera prebentiboen Planean aurreikusiak:

  • Likidoak kontsumitzea: ura etengabe eta egun osoan zehar edatea, egarria izateko zain egon gabe. Izerdiak eragindako galeretatik berreskuratzen lagunduko du horrek.
  • Kafeina, alkohola edo azukre gehiegi duten edariak ez kontsumitzea. Ez dute egarria asetzen eta gorputzeko likido gehiago galarazten dute.
  • Entsalada, barazki eta fruituen kontsumoa areagotzea, izerdiagatik galtzen diren gatz mineralak berritzea lortzeko.
  • Janari koipetsuak eta oparoegiak saihestea, berora egokitzea zailtzen baitute.
  • Egunaren erdiko orduetan eguzkitan ez egotea. Kalera irten behar baduzu, babestu eguzkitik kapela baten, eguzkitako betaurrekoen eta eguzki-babesaren bidez.
  • Etxean: leihoak ixtea eta eguzkiak ematen duen pertsianak jaistea. Bero gutxien egiten duen uneak aprobetxatzea etxea aireztatzeko eta freskatzeko. Zauden gelan haizagailu bat izaten saiatu. Bero handia igartzen baduzu, gorputza freskatu, batez ere aurpegia eta eskuak, ur freskoarekin.
  • Izerdi bizia eragiten duten ahalegin fisiko handiak ez egitea bero handieneko orduetan.
  • Bete-betean eguzkitan lan egin behar baduzu, burua kapela batez estali, eta gorputza arropa arin eta oso transpiragarriaz. Ur asko edatea, 2-4 baso ur fresko orduko.
  • Pertsona kalteberenak zaintzea: haurtxoengan, adinekoengan eta gaixoengan arreta berezia jartzea.
  • INOIZ ez da inor geratu behar aparkatuta eta itxita dagoen ibilgailu batean, nahiz eta itzalean egon.
  • Adinekoek, batez ere bakarrik bizi direnek edo mendetasun-egoeran daudenek, zailtasunak izan ditzakete babes-neurriak hartzeko. Beraz, komeni da gutxienez egunean behin bisitatzea.

Azkenik, nabarmendu behar da, tenperatura altuekin lotutako sintomen aurrean (ahultasuna, nekea, zorabioak, goragalea, ondoeza…), ordubete baino gehiago luzatzen badira, osasun-langileekin harremanetan jarri behar dela.