‘Bizkaia eta Klik’, egoera ahulean dauden pertsonei enplegua lortzen laguntzeko baliabide telematikoa

0

‘Bizkaia eta Klik’, Covid-19ren pandemiak eragindako osasun-krisiaren ondorioz lanerako prestakuntza eten zaien pertsonei laguntzeko programa telematikoa abian ipini du Bizkaiko Foru Aldundiak.

Programa aitzindari hau Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak ipini du abian SARTU Bizkaiaren bidez.

Zerbitzu hau osasun-krisiaren aurretik bazterkerian eta ahulezian egonik alarma-egoera amaitutakoan egoera larritu zaien pertsonentzat da, batez ere lehen ere Gizarte Inklusioko eta Lankidetzarako eta Dibertsitaterako zuzendaritzen arreta (nazioarteko babesa eskatzen dutenentzako Gohiabe programa, esaterako) jaso dutenentzat.

Proposamenaren aurrekontua 59.000 eurokoa da. Beraren bitartez lortu nahi da krisi sanitarioaren eta alarma-egoeraren inpaktu sozial eta ekonomikoa murriztea krisi horren aurretik pobrezia-egoeran zeuden etxeetan, bai eta enplegua, etxebizitza eta abar galdu dituztenengan edo galtzeko arriskuan daudenengan ere, pertsonen eta haien egoeren jarraipen hurbil eta bizia eginez, haien prozesuetan lagunduz eta autonomiaren garapena sustatuz.