EHUren Plentziako Itsas Estazioaren urteurrena

0

EHUko Itsas Biologia eta Bioteknologia Esperimentalen Ikerketa Zentroak zortzigarren urteurrena ospatuko zuen uztailaren 17an.

Sortu zenez geroztik hona, «Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Itsas Estazioa» sendotu egin da ikerketa zientifiko eta teknologikoaren alorreko erreferentzia zentro gisa nazioartean.

2013an ireki zenez geroztik hona, zentroak ekoizpen zientifikorako gaitasun handia duela utzi du agerian; izan ere, 202 artikulu ekoitzi ditu, eta artikulu horietako % 80 nazioartean garrantzi handia duten aldizkarietan argitaratu dira. Askotariko gaiei buruzkoak dira: zoologia, toxikologia, ingurumen zientziak, itsasoko eta ur gezako biologia, kimika analitikoa, biokimika eta biologia molekularra edo elikagaien zientzia eta teknologia.