Europako Batzordeak ENLIGHT proiektua babestu du

0

Euskal Herriko Unibertsitateak parte hartzen duen ENLIGHT proiektua Erasmus + programaren bigarren deialdian hautatu dute. Proiektuak 120 milioi euroko zuzkidura du, eta hautatutako proiektu bakoitzari 5 milioi euroko aurrekontua esleitzen dio, datozen 3 urteetan inbertitu beharreko aurrekontua.

ENLIGHT proiektuak Europako unibertsitateen arteko aliantza bat eraikitzea dakar, eta helburu nagusitzat du bizi kalitate bidezkoa, jasangarritasuna eta konpromiso globala sustatzea, goi-mailako hezkuntza eraldatzen joan ahala. ENLIGHT proiektuak premisa hau du abiapuntu, hots, goi-mailako hezkuntza erakundeek zeregin garrantzitsua dutela gure gizarteak bizitzen ari diren eraldaketa handiak bultzatzeko orduan: trantsizio ekologikoa, demografikoa eta digitala. Proiektuak ezagutza, trebetasunak eta gaitasunak sortzea proposatzen du, bai eta kide dituen unibertsitateek hezkuntza berritzeko duten ahalmena hedatzea ere, Europako ikasleak globalki konprometituta dauden herritarrak izan daitezen, eta, aldi berean, pertsonen arteko ekitatea eta planetaren jasangarritasuna sustatzeko gai.