Euskadi turismo-helmuga segurutzat jotzen da

0

COVID-19aren osteko egoera batean, bisitari potentzialen portaera ezagutzeko ikerketa bate gin du Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailaren Euskadiko Behatoki Turistikoak. Hain zuzen ere, Andaluzia, Katalunia, Madril eta Gaztela-Leon Autonomia Erkidegoetan bizi diren EUSKADIko bisitarien eskaera potentziala aztertu du.

Horretarako, aurtengo ekainaren 22tik 30era bitartean, 800 galdeketa egin zaizkie 18 urtetik gorako aipatutako Erkidegoetako egoiliarrei, beraientzako bidaiatzea urtean zeharko ohitura baita.