Hiri-mugikortasun jasangarria diseinatzeko prozesuan dago Donostia

0

Udalak hiri barruko mugikortasun iraunkor berri baterantz egiten ari den diseinu prozesuaren xehetasunak aukerztu dituzte Eneko Goia hiriko alkateak eta Pilar Arana Mugikortasuneko zinegotziak.

Goiak adierazi du, azken finean, “hirigunean auto gutxiago, gozatzeko gune gehiago eta garraio garbi gehiago izango dituen mugikortasun bat” izango dela.

Horrek guztiak trafiko- eta hiri-aldaketetan izango du eragina, eta aldaketa horiek prozesu jarraitu batean gauzatuko dira datozen urteetan, hainbat aldaketa eginez. Goiak nabarmendu duenez, “prozesu konstantea izango da, baina parametro zehatzak dituen jarraipen-orria izango du”.