Irakaskuntzaren % 75 aurrez aurrekoa izatea nahi du UPV/EHUk

0

“Irakaskuntza eta ikaskuntza planifikatzeko orientabideak” izeneko dokumentua onartu du Euskal Herriko Unibertsitateko Gobernu Kontseiluak gaurko saioan, erakundeak 2020-2021 ikasturtean izango dituen jarraibideak ezartzen dituena.

Orientabide horietan jasotakoaren arabera, euskal unibertsitate publikoak gutxienez irakaskuntzaren % 75 aurrez aurrekoa izatea nahi du, hau da, 4 irakasgaitik gutxienez 3 presentzialak izatea.

Neurri horiek malguak izango dira, eta aldatu egin ahal izango dira, egoerak zer bilakaera duen kontuan hartuta. Edonola ere, dokumentuak oinarrizko bi premisa ditu abiapuntutzat: batetik, presentzialtasun handia mantentzea eta kalitatezko unibertsitate irakaskuntza eskaintzea, eta bestetik, ikasleen zein langileen osasunaren babesa bermatzea.